Tolosan eta Ordizian sortu eta haunditu den Ahoz-Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiak 18 urte beteko ditu aurten.
Intujai Teatro taldearen eskutik Martxoaren 5etik Apirilarena 5era 32 kontalarik 50 kontaketa saio eskainiko dituzte 18 herritan. Urtez urte herri gehiago batu dira ekimen honetara eta, aurten, Iruñea izango da ospakizunera batuko dena Ataun, Irura edo Amezketa bezalako herriekin batera.
Era berean, kontalarien zerrenda handiagoa egiten ari dira, aurten Espainia, Kolonbia, Galizia, Katalunia, Nikaragua, Azerbaijan, Uruguai eta Argentinako 30 artista baino gehiago batuz.
Urrezko Kalabaza
Jaialdiak, urtero bezala, pertsona bat sarituko du ahozkotasunaren arlo ezberdinetan egindako lanagatik. Kasu honetan, Yolanda Arrieta idazle eta kontalariak jasoko du, sari banaketaren aurretik Tolosan Apirilaren 5ean egingo den mahai-inguruan parte hartuko duenak, "Emakumeak eta ahozko literaturaren transmisioa" deiturikoa.
XII Ipun Narrazio lehiaketa
Era berean, hamairugarren urtez Ordizian Ipuin Narrazio lehiaketa ospatuko da. Lehenengo fasean apuntatu diren guztiak hartuko dute parte eta klasifikatzen direnak final handira pasako dira.
Quico Cadaval kontalari galizarrak kontalaritza ikastaroa eskainiko du lehiaketarekin batera martxoaren 15 eta 16an Tolosako Intujai Espazioan bere jakinduria partekatzeko.