Herriko hainbat elkartek Elgoibarren jaio edo bizi diren emakume trikiti-jole eta pandero-joleak bilatzen ari dira ekimen berezi baterako.
“Elgoibartarra bazara edo bertan bizi bazara, trikitia edo panderoa ikasten aritu bazara eta feminismoa eta euskal kultura uztartuko dituen ekimen batean parte hartu nahi baduzu, animatu eta jarri gurekin harremanetan”, adierazi dute prentsa ohar batean.
'Gure Mauriziak!' jaia
Martxoaren 11n izango da hitzordua, 18.30ean Kalegoen plazan. Parte hartuko duten emakumeak bertan elkartuko dira, eta trikitia eta panderoa jotzen duten emakumekin kalejira egingo dute plazatik Herriko Antzokira.
Ondoren, Gure Mauriziak! jaia ospatuko da Herriko Antzokian.
Izen-ematea eta antolatzaileak
Parte hartu nahi dutenek elgoibarmusika@gmail.com korreora idatzi beharko dute edo, bestela, 628.929.055 (Imanol) telefonora deitu martxoaren 7a baino lehen.
Ekimena Elgoibarko Udalak, Inazio Bereziartua Musika Eskolak, Elgoibarko Izarra elkarteak, Ongarri zinema-klubak eta Badihardugu elkarteak antolatu dute.