Txurruko Puntara irteera antolatu du Lazkaoko Amalur Mendi Elkarteak
Ibilaldia igandean izango da eta parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea
LazkaokoAmalur Mendi Elkarteak beste mendi irteera bat antolatu du, oraingoan Txurruko Puntara, Altzaniako Mendietan dagoen tontorrera, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabaren arteko mugan. Ibilaldia igandean izango da eta parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
Una veintena de salidas montañeras componen el calendario de Amalur Mendi Elkartea, de Lazkao
Mendi buelta Itzala Tabernan hasiko da, goizeko 08.00etan. Bertan, autoak hartu eta Otzaurtera abiatuko da taldea, ibilaldiaren hasierako puntura. Antolatutako buelta zirkularra da, 8,24 kilometroko distantzia du eta 412 metroko desnibela. Lazkaora 13.00ak aldera itzuliko da taldea.
Goizean zehar, Txurruko Punta gailurrera iristeaz gain, inguruko beste gailurren batera ere ailegatuko dira mendizaleak, Garagartzara, esaterako.
Mendi irteeran parte hartzeko amalur.me@gmail.com helbidera idatzi edo 646 68 64 67 telefonora deitu behar da.
Temas
Más en Bertan
-
Mujeres creativas al frente: arte, artesanía y producción con sello femenino
-
Aretxabaleta y Eskoriatza impulsan un plan de bienestar emocional y prevención de adicciones para la infancia y la juventud
-
Beasain se moviliza por la igualdad en marzo
-
Una conferencia en Soraluze, como adelanto a la marcha montañera de protesta contra el parque eólico de Basalgo