Síguenos en redes sociales:

Hernanik mozorro tailerra antolatu du larunbatean

Autokonponketa tailerrean izango da eta etxeko soberakinak erabiliko dira

Hernanik mozorro tailerra antolatu du larunbateanN.G.

Hernaniko Autokonponketa Tailerrak (Oleta, 25) mozorroak egiteko tailerra eskainiko du datorren larunbatean, otsailaren 1ean, 10.30etik 13.00etara. Tailerra euskaraz izango da.

Izen-ematea

Tailerra dohainik izango da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman beharko da konpondu@hernani.eus helbide elektronikora idatzita edo 688 675 964 telefonora deituta. 

Mozorroak egiteko bakoitzak bere etxean dituen oihal eta soberakinak erabiliko dira.