Otsailaren 1ean, San Blas jaiekin batera, esku pilota jaialdia izango da Idiazabalen. Bi partida jokatuko dira, 17.00etan hasita, Igarondo pilotalekuan: Elordi-Zabaleta eta Laso-Iztueta, eta Dario-Gabirondo eta Senar-Eskiroz. 

Sarrerak gaur eta bihar eskuratu ahalko dira Idiazabalgo Udaletxeko Areto Nagusian, 14.30etatik 16.30era. Sarrera bakoitza 30 eurotan salduko da eta pertsona eta eguneko sei sarrera hartu ahal izango dira gehienez. Sarrerak txartelarekin ordaindu beharko dira.

Ondoren, sarrerak sobratzen badira, online erosteko aukera egongo da, www.entradasfronton.com webgunean.