Idiazabalen ospatuko den pilota jaialdirako sarrerak gaur eta bihar salgai
Udaletxeko Areto Nagusian eskuratu ahalko dira, 14.30etatik 16.30era
Otsailaren 1ean, San Blas jaiekin batera, esku pilota jaialdia izango da Idiazabalen. Bi partida jokatuko dira, 17.00etan hasita, Igarondo pilotalekuan: Elordi-Zabaleta eta Laso-Iztueta, eta Dario-Gabirondo eta Senar-Eskiroz.
Sarrerak gaur eta bihar eskuratu ahalko dira Idiazabalgo Udaletxeko Areto Nagusian, 14.30etatik 16.30era.Sarrera bakoitza 30 eurotan salduko da eta pertsona eta eguneko sei sarrera hartu ahal izango dira gehienez. Sarrerak txartelarekin ordaindu beharko dira.
Ondoren, sarrerak sobratzen badira, online erosteko aukera egongo da, www.entradasfronton.com webgunean.
Temas
Más en Bertan
-
Ordizia premia a los mejores cómics y microcuentos del curso
-
La estación de Ikaztegieta registró 112 l/m2 en dos horas la noche de las inundaciones
-
Dantz Point 2025 llevará la música electrónica a seis localidades de Gipuzkoa este verano
-
El movimiento feminista de Orio denuncia nuevos casos de acoso e intimidación