Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, Santiago kaleko lanak direla eta, Harresilanda kalea bi egunez itxi egin beharko da.

Lanak asteazken goizean hasiko dira eta ostiraleko 18.00ak aldera amaituko dira. Beraz, urtarrilaren 15ean eta 16an, eta 17an arratsaldeko 18.00ak arte, trafikoak ezin izango du inguruan zirkulatu.