Nola aprobetxatu janari-soberakinak eta plater gourmet bihurtu tailerra antolatu du Legorretako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren, Bilkoin elkartearen eta Cenbanc-en laguntzarekin. Tailerra urtarrilaren 21ean hasiko da eta otsailaren 27an amaitu; guztira 30 orduko lana izango da.
Tailerrean 0 alferrik galtzea filosofia azalduko da etxeetako egunerokotasunetik. Elikagaien hondakinak murrizteko estrategiak eta jardunbide egokiak ikasiko dira, eta horien bidez platerak sortzeko modu sortzaileak aurkituko dira.
Tailerra Bilkoin elkartean gauzatuko da, astearte eta ostegunetan. Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du: arratsaldeko 17.00etatik 19.30era.
Plazak mugatuak direnez, bertan parte hartu nahi duten pertsonek aldez aurretik izena eman behar dute Legorretako Kultur Etxean edo kultura@legorreta.eus helbidera idatziz. Matrikula doan da. Hilaren 17an amaituko da izena emateko aukera.