Goi mailako bi ekitaldi kultural izango dira asteburu honetan Pasaian: Pantxix Bidarten solasaldi musikatua eta Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlana.
Pantxix Bidart
Hasteko, urtarrilaren 9an 19.00etan, Donibaneko Ubera liburutegian Pantxix Bidart musikari eta idazleak solasaldi musikatua eskainiko du. Bertan, Donibaneko Hugoenea etxean egindako egonaldiko anekdotak kontatuko ditu. Gainera, sortutako testuen irakurketa musikatua eskainiko da eta gonbidatu bereziak izango dira. Bukatzeko, otordutxo bat egingo da bertaratutako ikusle guztiekin. Sarrera librea izango da.
Antzerkia
Bestalde, Bokaleko Gazteen elkargunetik Ttanttaka antzerki konpainiaren Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlana antolatu dute.
Emanaldia urtarrilaren 10ean izango da, 19.00etan, Antxoko kultur etxean. Sarrera librea izango da. Interpreteak aski ezagunak dira: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia.