Idiazabalgo San Blas Jaietako haur danborradan izena emateko epea zabalik
Entseguak urtarrilaren 11n eta 18an izango dira, Igarondo pilotalekuan
Idiazabalgo San Blas Jaiak hasteko hilabete eskas falta da, eta, ohi bezala, haur danborrada izango da jaietako lehen asteburuan. Haur danborradan izena emateko epea zabalik dago. Ekitaldian parte hartu nahi duten pertsonek Idiazabalgo Udalaren web orrialdean egin behar dute inskripzioa. Entseguak urtarrilaren 11n eta 18an izango dira, Igarondo pilotalekuan. Egun horietan ere izena emateko aukera egongo da.