Beasaingo Errege Magoen Zamalkadak boluntarioak behar ditu
Laguntzeko prest dauden herritarrek atxipibeasain.blogspot.com helbidean dagoen galdetegia bete behar dute
Beasaingo Atxipi Taldeak boluntarioak behar ditu datorren urtarrilaren 5ean Errege Magoen Zamalkadaren eta gutun-bilketaren antolakuntzan laguntzeko. “Eguerdiko gutun-bilketa antolatu, arratsaldean jantziak banatu eta desfilean zehar lagundu; horiek dira, egunean bertan, laneskua eskatzen duten zereginak, besteak beste”, azaldu du Atxipi Taldeak.
Laguntzeko prest dauden herritarrek atxipibeasain.blogspot.com helbidean dagoen galdetegia bete behar dute, Antolakuntza laguntza atala aukeratuz.