Orioko Udalak egitarau oparoa antolatu du Gabonetarako. Programaren barruan, Itsasoko erromesak dokumentala ikusteko aukera izango dute herritarrek, Udalak programatuta. Abenduaren 29an izango da emanaldia, igandearekin, arratsaldeko 18.00etatik aurrera, Kultur Etxean.
Sarrera doakoa
Emanaldian izango dira erromesaldi berezian parte hartu zuten herritarrak ere, eta beraz, proiekzioaren ondoren, haiekin hitz egiteko aukera izango da. Sarrera doakoa izango da, eta, horregatik, ez da aurrez gonbidapenik hartu behar.
Dokumentala
2007an, Orioko 27 lagunek Donejakue Bidea egin zuten, Irundik Santiago Compostelara. Bidea arraunean egin zuten, itsasoz. Urtzi Garmendiak Itsasoko erromesak izeneko dokumentala osatu zuen bidaian jasotako irudiekin eta Orion estreinatu zen lana 2007an.