Katalina Goia segurarraren sukaldaritza liburuaren laugarren edizioa plazaratu da
'Libro de cocina' liburuaren edizio berria gaur aurkeztuko da Segurako Liburu Azokan
Katalina Goia Murgiondo segurarrarenLibro de cocina sukaldaritza liburuaren laugarren edizioa plazaratu da. “Amonari egindako aitortza eta omenaldia da”, adierazi dute Goiaren familiakoek.
1950ean argitaratu zuen Katalina Goiak liburua lehen aldiz, Beasainen; eta ondoren, 1966 eta 1979an. Galizian eta Madrilen ere inprimatu zuen liburua eta edizio bakoitzeko 2.000 ale atera zituen. Orain, 2024an, laugarren edizioa plazaratu du familiak.
525 errezeta gaztelaniaz
Liburuak 525 errezeta ditu eta ondorengo ataletan banatzen da: Hasierakoak, Arrainak, Haragiak, Postreak eta Izozkiak. Errezetak argiak eta laburrak dira, oinarrizko ezagutza dutenentzat pentsatuak. Liburua gaztelaniaz idatzita dago, Goia euskalduna zen arren: “Laugarren argitalpen honetan bere horretan mantendu dugu Katalinak idatzitakoa. Garai hartako egiteko eta adierazteko moduen isla da, eta diktadura garaikoa izanik, gaztelaniaz idatzita dago”.
Aurkezpena Seguran
Libro de cocina liburuaren laugarren edizioa gaur arratsaldean, 18.30ean, aurkeztuko da Segurako Liburu Azokan. Gainera, liburua bertan eskuratu ahalko da, %15eko deskontuarekin.
Temas
Más en Bertan
-
Más horarios de autobuses para el traslado de alumnos y profesores al centro del FP Izarraitz LH de Azkoitia
-
La cola de la plaza de toros de Zumarraga, más larga que la de Sevilla
-
Getaria: gran ambiente en la cuarta edición del Memorial de Pala Nerea eta Andoni
-
Lezoko ondarea biltzen duen mapa osatu du Errota guraso elkarteak