Altxa Burua elkarteak eta Lazkaoko Udalak elkarlanean antolatuta, Haur eta Lehen Hezkuntzako neska-mutilen familiei zuzendutako hitzaldia izango da astelehenean Lazkaon. Haurrak eta pantailak izeneko hitzaldia Miren Ros adituak eskainiko du eta Lazkaoko Udaletxeko Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 17.00etan.

Lazkaoko Udalaren hitzetan, hitzaldiaren helburua “familiei tresnak eta hausnarketak eskaintzea da, haurren eguneroko bizitzan pantailen erabilera kudeatzeko eta teknologien erabilera orekatua eta osasungarria sustatzeko”. 

Ekitaldira joan nahi duten pertsonek izena eman behar dute; izan ere, plazak mugatuak dira. Lazkaoko Udalaren web orrialdean eman daiteke izena.