Abenduaren 13tik 15era, XXXVI. Euskal Liburu eta Disko Azoka izango da Lazkaon. Euskal kulturan murgiltzeko aukera eskaintzen duen ekitaldia da, izan ere, euskarazko liburu eta disko sorta zabala aurkeztuko da bertan. 

Azoka frontoian egingo da eta honako ordutegia izango du: ostiralean, 16.30etatik 20.00etara; larunbatean, 10.00etatik 14.00etara; eta igandean, 11.00etatik 15.00etara.

Igandean ekintza bereziak izango dira. Alde batetik, jostailuen salmenta solidarioa egingo da; bestetik, Lazkaoko Bandak kontzertua eskainiko du 12.30ean. 

Deskontua

Lazkaoko Udalak, salmentak eta euskal kultura bultzatzeko, %15eko deskontua eskainiko du azokan zehar egindako erosketetan.