Thierry Biscary artista baxenabartarrak kontzertua emango du Arrasateko Bedoña auzoan
Emanaldia igande honetan izango da, etzi hasiko diren jaien barruan
Arrasateko Bedoña auzoa Santa Eulalia jaietan murgilduko da asteburu honetan. Hiru eguneko egitaraua prestatu dute, eta besteak beste, Thierry Biscary musikari eta abeslari baxenabartarraren 'a capella' emanaldiarekin gozatzeko aukera egongo da igandean, abenduaren 8an, 11.30ean hasita. Biscaryk, 2009 Paxkal Indorekin Kalakan taldea sortu zuen. 2018an, ordea, bakarkako ibilbidea abiatu zuen.
Festeei ostiral honetan emango zaie hasiera, 18.00etan botako dituzten suziriekin. Ondoren, Txatxilipurdi Elkartearen eskutik, gaztetxoei zuzendutako “jolas erraldoiak” izango dira. 19.30ean, aldiz, Loramendi Elkarteak patata tortilla eta postre lehiaketak hartuko ditu, eta jarraian, aurkeztutako gutizien dastaketa egingo dute.
Auzo bazkaria, jolas tradizionalak eta txokolate dastaketa
Larunbatean Larragainera igoerarekin hasiko dute eguna, 11.00etan. Auzo bazkaria ere egongo da eta, bertan, Bedoñako erretiratuak eta nagusiak omenduko dituzte. Jolas tradizionalek, txokolate dastaketak, eta mus eta briska txapelketek ere girotuko dute egitaraua.
Igandean agurtuko dituzte jaiak. Thierry Biscaryren emanaldiaren (elizan) ondoren, salda beroa eta auzoko ogi, gazta eta txorixo dastaketak egongo dira. Bukatzeko, toka txapelketa antolatuko dute bi txandatan: 16 urte artekoak eta nagusiak.
Temas
Más en Bertan
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría
-
Zumarraga recordará a José Manuel Morán y Julen Albisua en la Gala del Deporte