Abenduaren 3an Euskaren Eguna dela eta, Eskoriatzako Axtroki Merkatari Elkarteak 'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoarekin bat egin duela jakinarazi nahi die herritarrei. e// marka Eusko Jaurlaritzak beste hainbat erakunde eta batzorderekin batera abiatutako ekimena da, Euskal Herriko establezimenduetan euskara erabiltzeko aukera bermatzea erronka duena.

Bederatzi establezimenduk parte hartuko dute

Guztira elkarteko bederatzi establezimenduk parte hartuko dute egitasmo honetan: Ixkur ile-apaindegia, Kiribil ile-apaindegia, Khalma ile-apaindegia, Altuna harategia, Azkoaga estankoa, Aloña fruta-denda, Pagalday harategia, Coviran eta Urrestilla taberna.

Euskaraz egiteko aukera

Establezimendu horietan bermatzen da nahi duten herritarrek euskaraz egin ahal izango dutela, bertan lan egiten duten guztiek euskaraz ulertzen dutelako. Gainera, negozio horietan gaztelera hutsezko errotulu, ohar edo idatzirik ez da jarriko, euskararen presentzia bermatuz eta lehentasuna emanez

Astearte honetan e// markako poltsak banatuko dituzte.