Euskaraz Barra-Barra egiteko ekimenarekin bat egin dute Eskoriatzako Axtrokiko merkatariek
Euskal Herriko establezimenduetan euskara erabiltzeko aukera bermatzea erronka duen egitasmoa da hau
Abenduaren 3an Euskaren Eguna dela eta, Eskoriatzako Axtroki Merkatari Elkarteak 'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoarekin bat egin duela jakinarazi nahi die herritarrei. e// markaEusko Jaurlaritzak beste hainbat erakunde eta batzorderekin batera abiatutako ekimena da, Euskal Herriko establezimenduetan euskara erabiltzeko aukera bermatzea erronka duena.
Bederatzi establezimenduk parte hartuko dute
Guztira elkarteko bederatzi establezimenduk parte hartuko dute egitasmo honetan: Ixkur ile-apaindegia, Kiribil ile-apaindegia, Khalma ile-apaindegia, Altuna harategia, Azkoaga estankoa, Aloña fruta-denda, Pagalday harategia, Coviran eta Urrestilla taberna.
Euskaraz egiteko aukera
Establezimendu horietan bermatzen da nahi duten herritarrek euskaraz egin ahal izango dutela, bertan lan egiten duten guztiek euskaraz ulertzen dutelako. Gainera, negozio horietan gaztelera hutsezko errotulu, ohar edo idatzirik ez da jarriko, euskararen presentzia bermatuz eta lehentasuna emanez.
Astearte honetan e// markako poltsak banatuko dituzte.
Temas
Más en Bertan
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría
-
Zumarraga recordará a José Manuel Morán y Julen Albisua en la Gala del Deporte
-
San Silvestre, bakardade ez hautatuari aurre egiteko lasterketa Hondarribian