Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Zumaian abenduaren 20an
Sarrerak abenduaren 11an jarriko dira salgai 10.00etatik aurrera
Ruper Ordorikak aurten kaleratutako lan berria aurkeztuko du abenduaren 20an Zumaiako Aita Mari aretoan. Kontzertua 20.00etan hasiko da eta sarrerak abenduaren 11an jarriko dira salgai goizeko 10.00etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak, gehienez, lau sarrera
Gauzak horrela, sarrerak www.sarrerakzumaia.eus webgunean, Turismo Bulegoan edota egun bertan leihatilan lor daitezke. 8.30 euroren truke (5.80 Gazte Txartelarekin) eskura daitezke eta pertsona bakoitzak, gehienez, lau sarrera erosi ahal izango ditu.
Ordorikak Bakarka Bi izeneko diskoa kaleratu zuen martxoaren 1ean. 12 abestiz osatuta dago lana eta guztira 38 minutu eta 34 segunduko iraupena du. Zumaian emango duen kontzertuan disko horretako, eta bere abesti ezagunenak ere, joko ditu.
Temas
Más en Bertan
-
15 ediciones de la 'San Silbestre Txiki Solidarioa' de Beasain
-
“Hace algunos años iba a los bares e intentaba hablar con la gente, pero me llegaron a dar la espalda”
-
La magia vuelve a Oñati para suspender la lógica y activar el asombro
-
Irun se despide del kiosco de la plaza del Ensanche: “Tengo una clientela majísima, son unos amores”