Lazkaomendiko hondakinak biltzeko gunea berriro erabilgarri
Ekainaren 24an izandako sutearen ondorioz birgaitu da espazioa
Joan den ekainaren 24an sutea izan zen Lazkaomendiko hondakinak biltzeko gunean. Hori dela eta, Lazkaoko Udalak gunea birgaitu berri du. Lazkaomendiko herritarrek zerbitzu hori erabiltzen jarraitu ahal izatea da lanen helburua.
Hondakinak biltzeko gunea guztiz berritu da. Jatorriko forma errespetatuz egin dira obrak. 11.858 euroko kostua izan du esku-hartzeak. Protect epresak burutu ditu lanak.
Lazkaoko Udalak herritarrei espazio publikoak zaintzeko eta babesteko deia egin die.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun