Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketak Pedro Otaegi omendu zuen larunbatean. Bere ibilbide oparoa eszenatokietan antzerki munduaren errekonozimendua jaso zuen Sanagustin Kulturgunean Kokoxa antzerki taldeak antzeztu zuen ‘150’ lanaren ostean. Otaegik hunkituta jaso zituen Txalo Saria eta Sanagustin Kulturgunean elkartu zirenen txalo zaparrada.
Ibilbidea
1980ko hamarkadaren hasieran hasi zen interpretazio munduan Imanol Eliasen aginduetara, Antxieta Antzerki Taldean. Urte batzuk geroago, ETBko Goenkale saiorako castingera aurkeztu zen. Ondoren etorri ziren beste lan asko, bai telebistan (Pilotari, Euskolegas, Irrikitown,…) eta baita ere zinean (Aitona Martin eta biok, Ander, Txistu magikoa edo Leon apaizaren eskarmentua, Urte berri on, amona,…)