Puaj! jaialdiak, Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak, 43 edizio betetzen ditu aurten eta ostiral honetatik urriaren 27ra bost antzezlan aurkeztuko dira lau barrutietan. Prestatutako egitarauan azken orduko aldaketa bat egon da: urriaren 26rako aurreikusia zegoen Golden Apple Quartet taldearen emanaldia bertan behera gelditu da.

Alabaina, obra bikainak ikusteko aukera egongo da asteburu honetan eta hurrengoan ere. Hasteko, ostiralean Cía. Jimena Cavalletik B.O.B.A.S lana taularatuko du Antxoko Luzuriaga parkean (doakoa).

Programazioa

Urriaren 19an, ostiral arte soilik euskaraz ikusteko aukera egongo da Erre Produkzioak taldearen eskutik Donibanen, Juanba Berasategin, (sarrerak 5 euro).

Hilaren 20an, Butaca Zerok Lo único que verdaderamente quise toda la vida es ser delgada ekarriko du San Pedroko udal aretora. (8 euro).

Urriaren 25ean, LJ 75 lanean jarraitu eskainiko du Barsantik Trintxerpeko Gudarien plazan.

Urriaren 27an Tomaxen Abenturak Azken festa aurkeztuko du Juanba Berasategin, (3 euro).

Emanaldiak 19.00etan izango dira eta sarrerak bibe.me plataforman daude eskuragarri.