Libe Mendizabal eta ‘Funanbulistak’ obra, ostiralean Usurbe Antzokian
Beasaingo aktoreak etxean aurkeztuko du euskarazko antzezlana, Aitor Navarrok idatzia dagoena
Libe Mendizabal aktore beasaindarrakFunanbulistak antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan bere jaioterrian, Beasainen. Daiana Fernández, Esther Manzana eta Aitor Navarro aktoreekin batera, Usurbe Antzokiko eszenatokira igoko da Mendizabal.
Aitor Navarrok idatzi eta zuzendutako euskarazko antzezlana da. Helduei eta gazteei zuzenduta dago eta 75 minutuko iraupena du.
Obra 20.30ean hasiko da. Sarrerak Usurbe Antzokiaren webgunean (www.usurbe.eus) edo leihatilan eros daitezke.
Sinopsia
“Familia bat apurtua. Ama bat eta bi alaba. Antzerkia beraien gurutzea delarik. Bizi al daiteke antzerkiaz edota beste arte motaz? Ahaztu al daitezke zorigaitzak? Ametsak egi bihurtu al daitezke? Zer egingo zenuke zure ametsa egi bihurtu dadin? Galdera horiek egiten dira antzezlanean”, azaldu du Libe Mendizabalek.
“Gaur egun antzerkiari buruz egiten diren galdera eta solasaldiei buruzko antzezlan argia da; gaur egungo gizartearen ispilua”, gaineratu du aktore beasaindarrak. “Ama, Daniela, Nekane. Hauek dira antzezlan honen protagonistak. Bakoitzak bere beldurrak eta bere ametsak ditu. Eta hirurak, alanbre fin batean daude… doaz, edozein momentutanerortzekotan”.
Temas
Más en Bertan
-
Bergara alza sus gigantes rumbo a Catalunya
-
Irun celebra la tercera edición del Ciclo de Cine Feminista con cuatro películas estrenadas en 2025
-
Oñati traza el rumbo de sus políticas LGTBIQ+ tras un diagnóstico participativo
-
Mikel Jauregi y Nöel d´Anjou inauguran este jueves en Zarautz el ciclo 'Batzokiko solasaldiak'