Azkena Ta Etxera kuadrillak irabazi du karroza lehiaketa Urretxuko festetan
Ikusleen saria ere eman dute eta HDM kuadrillak irabazi du ‘Zer dago ikusten dugunaren atzean?’ lanarekin
Urretxuarrek jaietako egun handia ospatu zuten igandean. Lehenengoz,karroza desfilea eguerdian izan zen. Ondoren, herri bazkaria egin zuten. Aldaketak arrakasta izan du: desfilean ikusle asko elkartu ziren eta bazkarian 1.300 lagun baino gehiagok parte hartu zuten.
Karroza lehiaketa
Karroza lehiaketako sari banaketa arratsaldean egin zuten, Gernikako Arbola plazako karpan. Azkena Ta Etxera kuadrillak irabazi zuen, Suak irentsi duen herria karrozarekin. Herensuge bat egin zuten, Palestina sufritzenari den infernua salatzeko.
Lehenengoz, ikusleen saria ere eman zuten. Karrozak Labeaga kalean ikusgai egon ziren eta 2.012 lagunek bozka eman zuten. Karroza bozkatuena HDM kuadrillaren Zer dago ikusten dugunaren atzean? izan zen, 350 botorekin. Indiako Taj Mahal eraikina eta eraikin xume bat egin zituzten, bata bestearen atzean, oparotasunaren atzean ezkutatzen dena salatzeko. Bestalde, karrozeroek Oraindik Bagara kuadrilla omendu zuten, 50 urte bete baitira aurten lehenengoz karrozaegin zutenetik.
Urretxuko Santa Anastasia jaiak astelehen honetan bukatu dira, Kuadrillen Egunarekin. Azken ekitaldia kantu afaria izan da. Ekitaldi horrek 30 urte bete ditu eta dokumental bat prestatu dute. Dokumentala abenduaren 3an aurkeztuko dute, Euskararen Egunean.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun