Munduko Itsas Egunaren harira, irailaren 26an ospatzen dena, Pasaiako Udalak eta badian lan egiten duten ingurumen eragileek (Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa, CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa, Libera proiektua, Buceo Donosti, Itsas Zaintza Sarea eta Red de Vigilantes Marinos) Aldaketarako marea: itsasoaren zaintzaren aldeko hilabetea izeneko kon-tzientziazio proiektua abiaraziko dute bihartik urriaren 27ra bitarte.

Garbiketa

Honenbestez, larunbatean Buceo Donostik urpekari boluntarioekin Senoko zuloko hondoa garbituko du.

Egun bat beranduago Mater ontziak Azarabaratza inguruko itsas hondakinak jasoko ditu.

Bi egun hauetan bildutakoa irailaren 21etik urriaren 10era ikus ahalko da Pasai Donibaneko Bizkaia plazan.

Gainera, Mater ontziak Donibaneko Alabortza hondartzan hilabeteroko azkeneko igandean egiten duen garbiketa ere antolatuko du irailaren 29an eta urriaren 27an, 10.00etatik 14.00etara.

Proiektu honi esker, irteera bat gehitu zaio egutegira Libera eragilearekin elkarlanean: urriaren 6an 10.00etatik 13.30era Mater ontzian aterako dira hondakinak arrantza-tzera.

Cimasub

Bestalde, Cimasub taldearen Itsaspeko Zinema Zikloa irailaren 26an eta urriaren 3an eta 10ean burutuko da Juanba Berasategi aretoan. Honekin batera haurrekin ere proiekzio bat egingo dute eta zikloak irauten duen bitartean itsas hondoen argazki erakusketa jarriko dute Juanba Berasategin.

Hilabeteko ekimenari bukaera emateko, erakusketa hori amaitzerakoan, Trintxerpeko alkateordetzan itsas hondoen eta hondakinen beste argazki erakusketa bat zabalduko dute, urriaren 11tik 28ra.