Hasi dira Azkoitiko andremaixek
Festaz betetako sei egun dituzte aurretik azkoitiarrek
Azkoitiarrek festaz gozatzeko aukera izango dute hurrengo astelehenarte. Gainera aurten herriak 700 urte bete ditu, beraz festa berezia izatea espero da.
Txupinazoa
Erlojuak 12.00ak jo dituenean herriko taldeetako ordezkariek,norbanakoek eta Ana Azkoitia alkateak suziria bota dute zerura, horrekin festari hasiera eman diote. Nahiz eta goiz euritsua izan den, txupina botatzerako garaian eguraldiak atseden bat eman du, baina gutxi axola izan zaie hori azkoitiarrei, izan ere urtero gertatzen den bezala, herriko plaza bete egin da.
Azkoitia rinde homenaje a su historia en el txupinazo de las fiestas de Andre Mari
Txupinak eztanda egin ostean, Iraurgi koruak eta eliz abesbatzak Azkoitia abestu dute eta Miguel Mari Azpiazuren San Martín obra estreinatu dute. Ondoren buruhandi eta erraldoien konpartsak kaleetik barrena ibili dira festa-giroa alaituz.
Arratsaldean txikiekur-parkeaz, jokoetaz eta gaztelu puzgarrietaz gozatzeko aukera izan dute. Lehen egunari amaiera emateko Rockalean taldeak kaleak girotuko ditu beraien musikarekin (19.00etan).
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun