Hondarribiko Udalak harrera egin die hilabete honetan Tadamun Elkartea eta Oporrak Bakean programaren bidez uda hau Hondarribian pasako duten Saharako bederatzi neska eta mutil, zein beren harrerako familiei. Ekitaldi “ederra” izan zela adierazi zuten ondoren bertan izan ziren Igor Enparan alkatea, Josu Peña Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Garoa Lekuona bigarren alkateordea eta Trini Fernández Tadamun Elkarteko ordezkaria.

Sahara

Alkateak azken 40 urte luzeetan Sahara herri desplazatua dela gogoratu zuen. “Beraiek laguntzeko euskal uholdea handia da. Aurten Hondarribian bederatzi haur daude, eta esker bereziak helarazi nahi dizkiet familiei beraientzat oasi hau posible egiten dutelako. Horregatik, hondarribiarren izenean esker ona”, esan zuen Enparanek.

Bestalde, familiek honako hau adierazi zuten: “Sentiberak gara beraiekin, bere lurrean bere identitatea ezin dutelako bizi. Zentzu horretan, bere hezkuntzan lagunduko diegu baina ziur ere asko erakutsiko digutela, norabide biko ikasbidea eta aberastasuna izan dadila”.

Azkenik, Tadamun Elkarteko Trini Fernandezek “esker onena” eman zizkion Hondarribiko Udalari, “hau bezalako marabilla bat lortu dugulako.”