Urretxuko Eire tabernako bezeroek Txema Iriberri omendu dute
Abuztuaren 4an taberna utziko du eta larunbatean festa egin zuen bezeroekin batera
Txema Iriberrik Eire taberna utzi behar du. Hori dela eta, festa antolatu zuten larunbaterako. Hasteko, aurpegi margoketa saioa egin zuten, haurrentzat. Gainera, Julen Izagirrek musika jarri zuen tabernaren kanpoaldean eta pintxoak eta urdaiazpikoa jateko aukera egon zen. Une hunkigarriak bizi izan ziren. Bere alaba Naroak kanta batzuk abestu zituen eta Jorge Andueza, Jon Mendizabal eta Joseba Salegi bezeroek bertso batzuk abestu zizkioten.
Mus eta xake txapelketa
Igandean, berriz, mus txapelketa jokatu zuten. Izan ere, mus eta xake txapelketak Eire tabernaren ikurrak izan dira. Iriberrik Donostianeman zituen lehen pausoak eta ondoren Zumarragako geltokiko tabernan lan egin zuen, bere anaiarekin. Duela 25 urte Eire taberna ireki zuen.
Iriberrik sare sozialen bidez eman zuen bere erabakiaren berri. “Oso nekatuta nago. Atsedena behar dut. Eta, batez ere, idazteko beharra dut. Irakurtzeke ditudan ehunka liburuak irakurtzeko asmoa ere badut. Behin bakarrik bizi gara. Maite zaituztet”, idatzi zuen.
Julen Izagirre
Eire taberna Julen Izagirre zumarragarrak hartuko du. Izagirre diseinatzailea da (jaietako egitarauetako azalak aukeratzeko lehiaketak hainbat aldiz irabazi ditu), baina ostalaritzan ere esperientzia handia du. Gainera, Iriberriren emaztearen (Karmele Graña) laguntza izango du. Grañak sukaldean lan egiten jarraituko du. Izagirrek iraila hasieran irekiko du Eire taberna.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años