Nestor Basterretxea omenduko dute Hondarribian kontzertu batean
Astelehenean ospatuko da ekitaldia, 22.00etan Hondarribiko Arma Plazan
Hondarribianbizi izan zen Nestor Basterretxea artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatuko da aurtes eta, datorren astelehenean, uztailak 22, 22.00etan, Urmugaren Urtanta: Nestor Basterretxea Gogoan izeneko kontzertu berezi bat eskainiko da Arma Plazan.
Urmuga
Miguel Zeberio UrmugaKultur Elkarteko ordezkariak ekitaldiaren aurkezpenean azaldu zuenez, “Urmugaren filosofiarekin bat dator Basterretxea, izan ere, historia luze eta oso anitza izandako sortzaile bat izan zen. Sorkuntzan ere oso esparru ezberdinak jorratu zituen eta, gainera, sinestuta gaude gure euskal ondareari ekarpen oso garrantzitsua egin ziola, berritzailea izan zelako eta diziplina oso anitzak landu zituelako”.
Basterretxeak sortutako serie kosmogonikoa eskulturetan oinarritutako ikuskizuna ondu du Urmuga Elkarteak, eta horretarako talde “eklektiko eta aberatsa” osatu du. Astelehenean, 22.00etatik aurrera Et Incarnatus Orkestra eta, gonbidatu berezi gisa, Donostiako Orfeoiaizango dira entzungai. “Musika sortzeko ardura oso bogan dagoen Jon Esnaolarena izango da, eta haiekin batera bi xuberotar eta bi nafar arituko dira: Olaia Intziartek eta Maika Etxekoparrek kantua jarriko dute, eta narrazioa eta antzezpena TitikaRekalt eta Etxekoparrenesku izango da”, gehitu zuen Zeberiok.
AsiskoUrmeneta
Kontzertua eskaintzen den bitartean, AsiskoUrmeneta komikilariak zuzeneko marrazkiak egingo ditu eta horiek Paradoreko eraikinaren paretean proiektatukodituzte.
La sala Menchu Gal se suma al homenaje a Néstor Basterretxea en su centenario
Monica Basterretxeak hartu zuen hitza familiaren izenean: “Oso eskertuta gaude Urmugaren edizio honetan gure aitaz gogoratzeagatik eta omenaldi hau eskaintzeagatik. Aniztasuna asko gustatzen zitzaion, bai bere lanean eta baita bere inguruan zeuden ekimenetan, parte hartzeko beti prest zegoen. Ziur nago asko gustatuko zitzaiola asteleheneko ikuskizuna”, esan zuen.
Azkenik, Ortzi Alonso Hondarribiko Kultura zinegotziak esan zuen Udalak hasieratik babestutako egitasmoa dela eta eskerrak eman zizkien bai antolatzaileei, bai parte hartuko duten artista guzitei.
“Herritarrei kontzertura hurbiltzeko gonbidapena egiten diet, kontzertu bereziaizangoda eta. Nestor Basterretxea jaio zeneko 100. urteurrena betetzen da aurten, eta udal ekitaldi nagusia urrian izango bada ere, astelehenekoa gogoratzeko modukoa dela uste dugu. Taulatu erraldoia jarriko da egunotan, eta ikusteko moduko ikuskizuna izango dela ziur nago”, bukatu zuen zinegotziak.
Temas
Más en Bertan
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo