Ostegunean Legazpiko eta Gabiriako Aztiria auzoko Santa Marina jaiak hasiko dira. 11.00etan meza egingo dute eta ondoren hamaiketako, auzoko musikariek alaituta.
Ostiralari dagokionez, 19.00etan kanpaiak joko dituzte eta suziriak botako dituzte, jaien hasiera iragar-tzeko. 19.00etan auzotarren bola eta toka txapelketak hasiko dira. 20.00ak baino lehen eman behar da izena. 21.00etan auzo afaria egingo dute Aztiria erretegian. Ostiraleko ekitaldiekin bukatzeko, 23.00etatik aurrera Etxebarria aita-semeek trikitixa joko dute.
Larunbaterako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 11.00etan auzotarrek mendi irteera egingo dute, Aizelekura. 13.00etan poteoa egingo dute. 18.00etan umeen aurpegiak margotuko dituzte. Ordu berean patata tortilla lehiaketaren 27. edizioa hasiko da. Ondoren sagardo dastaketa egingo dute, Ansorregi eta Andonegi trikitilariek lagunduta. 21.00etan bertso afaria egingo dute Aztiri Bat elkartean. Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi eta Ane Beloki bertsolariek parte hartuko dute. Bukatzeko, erromeria egingo dute goizaldera arte.
Festa
Festak igandean bukatuko dira. 9.00etan, Gabiriako txistulariek goiz eresia egingo dute. 10.30ean mendi lasterketaren 18. edizioa hasiko da. 11.00etan meza egingo dute eta 12.30ean auzoko nagusienak omenduko dituzte. 12.45ean mendi lasterketako sariak banatuko dituzte, Elustondo anai-arrebek alaituta. 13.00etan Gabiriako Goruntz taldeak dan-tza saioa eskainiko du. 18.30ean Gabiriako eta Aztiriako taldeek herri kirol lehiaketa jokatuko dute. Ordu berean, herrialde mailako bola txapelketa jokatuko dute. Trikitilariek iluntzera arte joko dute. Legazpiko Junetorri autobusak legazpiarrak Aztiriara eramango ditu larunbat goizean eta igande goizean eta arratsaldean.