Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin eta idazle berriak sortu eta idazteko zaletasuna eta literatur-sorkuntza suspertzeko asmoz, Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren ekitaldi berri bat deitu du, 39.a edizioa hain zuzen. Lehiaketak bi sari-atal ditu, Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria.

Lehiaketan parte hartzeko ezinbesteko ezaugarriak

Aurkeztutako lanak euskaraz idatziak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute.

Bordari sariaren kasuan, ipuinak hiru folio izango beharko ditu gutxienez, eta hamar gehienez. Satarka sariari dagokionez, aurkeztutako olerkiek 50 lerro izan beharko ditu gutxienez eta 150 gehienez. Bi ataletan gaia librea izango da. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita, Arial 12 formatuan.

Irabazlearentzat saria

Bestalde, atal bakoitzean hiru sari izango dira: lehen saria 800 eurokoa, bigarrena 400 eurokoa eta irugarrena 300 eurokoa. Gainera, Hondarribia saria izango da, udalerrian jaioa edota bertako biztanlea den norbaitentzat. Aipatu behar da sariei %21 kenduko zaiela P.F.E.Z.rako.

Aurkezpena

Azkenik, lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.

Lanak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 1etik irailaren 15era artekoa izango da. Atal bakoitzaren oinarriak www.hondarribia.eus webgunean topatu daitezke eta informazio gehiago lortzeko euskara@hondarribia.eus helbidera idatzi behar da.