Aniztasun funtzionala, ‘Astigarraga’ aldizkariaren portadan
Edizio berria asteazkenetik aurrera ohiko lekuetan eskuratu daiteke
Astigarraga aldizkariak bere edizio berrian aniztasun funtzionala duten pertsonen errealitatea aztertu du. Gai nagusia prestatzeko, udalerrian aniztasun fun-tzionala duten 404 pertsonen egoerak eta datuak hartu dira abiapuntutzat.
Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Hainbat ikuspuntutatik heldu zaio gaiari: hezitzaileek Herri Eskolan egiten dituzten jarduerak, Elkartu elkartearen helburuak (desgaitasun fisikoa duten pertsonak biltzen ditu), hiru familiak beren seme‑alabekin dituzten bizi-esperientziak eta Udaleko Gizarte Zerbitzuen ikuspegi profesionala.
Ohi bezala, beste gai batzuk jorratzen dira aldizkarian. Nabarmen-tzekoak dira, besteak beste, paperezko planotatik Google Maps-erako bideaz diharduen artikulua, herriko pilotarien eta pilota eskolaren ingurukoak, natura eta baserriari buruz idatzitakoak nahiz herriko gazteei eta Mainel Serrari egindako elkarrizketak, Ergobiako gabarra zentzuari buruz ari dena edo irakurketa taldeez arduratzen diren pertsonek idatzitakoak ahaztu gabe.
Pertsonen ekarpena
Betiko moduan, artikulu batzuk laguntzaileek ondu dituzte eta beste batzuk aldizkariko erredakzio taldeak prestatu ditu. “Gure urtekaria herriko pertsona askoren ekarpen altruistari esker gauzatzen da, eta Tximela eta Kutxabanken ekarpen ekonomikoa eta Astigarragako Udalaren laguntza jasotzen du”, adierazi du erredakzio taldeak.
Aldizkaria herritarren eskura egongo da asteazkenetik aurrera herriko hainbat puntutan: Goxua, Valella eta Ogi Berri okindegietan, Maika kafetegian eta Erribera kulturgunean. Ohi denez, aldizkaria jasotzean borondatezko ekarpen ekonomikoa egin daiteke.