Aurrera darrai denboraldia Mutrikuko sokatirako taldeentzat. Joan den larunbatean lur gaineko sokatira jardunaldietako finaletan parte hartu zuten Laukizen. Gizonezkoak 600 kiloko kategorian aritu ziren eta emakumeak 540 kilokoan. Emakumeek maila ona eman zuten eta eskura izan zuten brontzezko domina, baina laugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Gizonezkoen mailan, berriz, Mutriku taldeak bosgarren postua eskuratu zuen eta San Jeronimo taldeak seigarrena.
Gaztedi A
Gaztedi A taldea izan zen indartsuena emakumeen arteko lehian, 12 puntu lortuz. Gohierri bigarrena izan zen, 8 punturekin. Mutrikuk eta Akelarrek bost punturekin bukatu zuten txapelketa, eta elkar lehiatu behar izan zuten berriro berdinketa hausteko. Berdintasun haundia egon zen berdinketa haustean, baina, azkenean, Akelarrek hirugarren postua lortu zuen erabakiorra izan zen tiraldia irabaziz.
Gaztedi A izan zen indartsuena gizonen arteko lehian, 14 punturekin. Bigarren postua Gohierrirentzat izan zen, 13 punturekin, eta Akelarrerentzat hirugarrena, bederatzi punturekin. Mutrikuk laugarren postua lortu zuen 6 punturekin, eta San Jeronimo azkena izan zen hirukin.