Usurbilgo santixabeletan, haurrak protagonista nagusiak
Eguraldiak ez ditu zapuztu haur eta gaztetxoen festerako gogoak, nahiz eta egun osoan xirimiri piska bat erori den
Usurbil Santixabel jaietan murgilduta dago ostiraletik eta gaurko eguna haurrei zuzenduta egon da batez ere. Nahiz eta egun osoan xirimiria egon den, eguraldiak ez ditu zapuztu haur eta gaztetxoen festerako gogoak.
Mota guztietako jolasak eta bazkaria
Honenbestez, 9.45ean haur eta gazteei harrera egin diete Joxe Martin Sagardia plazan eta goiz guztian zehar haur eta gaztetxoenentzat ekitaldiak egon dira: txikienentzat puzgarriak frontoian, gaztetxoentzako erronka, ginkana eta haurren bazkaria Artzabalen.
Txu-txu trena gora eta behera
Txu-txu trena ere ibili da goiz eta arratsaldean eta goizeko tarte bat espresuki gorde da Eguneko Zentroko eta Eguneko Arretako erabiltzaileentzako. Izan ere, aurtengo jaien berezitasun bat adinekoentzak bereziki prestatutako ekintzak gehitzea izan da.
Asteartean festei amaiera emango zaie, baina Santaren eguna izanik, tradizio handiko ekitaldiak burutuko dira. Horien artean, Udalbatzak dan-tzatzen duen soka-dantza izango da. Aurten, Usurbilgo jatorri aniztasunari ikusgarritasuna emateko asmoz, udal Gobernuak azken urteetan Usurbilera bizitzera etorritako herritarrak eta HarEman programako parte-hartzaileak gonbidatu dituzte sokara. Ondoren, salda eta lore banaketa ere izango dira frontoian.
Janaria eta musika
Arratsaldean, paella lehiaketa egongo da txosnetan (izen-ematea 18.00etan) eta 19.00etan Gipuzkoako festetan falta ezin den Puro Relajo musika taldearen kontzertua izango da Artzabalen.
Puro Relajo, el grupo de música mexicana que triunfa en sus conciertos en Gipuzkoa
Azkenik, 23.00etan jaiak agurtuko dituzte maskota erretzearekin eta trakarekin, Dema plazan.
Temas
Más en Bertan
-
En Bergara no habrá tiempo para aburrirse en verano
-
Jose Inazio Elias y Joxe Miel Gastañares izarán la bandera de los 'sanpelaios' en Zarautz
-
El frontón Astelena de Eibar apuesta por la continuidad y mantendrá el verde en sus paredes
-
Azpeitia bailará al ritmo de las txarangas a lo largo del mes de mayo