Síguenos en redes sociales:

Autokontsumo partekaturako lehen instalazioa fotovoltaikoa inauguratu dute Hernanin

Autokontsumo partekaturako lehen instalazioa fotovoltaikoa inauguratu dute HernaninN.G

Herriko autokontsumo partekaturako lehen instalazioa fotovoltaikoaren inaugurazioa burutu du aste honetan Enherkomek, Hernaniko energia komunitatearen kooperatibak. Lehenengo plakak Zubipen kokatu dira eta futbol zelaianizan da ekitaldia.

Zubipe futbol zelaia

Honen harira, Enherkomeko Fermin Arruabarrena teknikariak ekitaldia proiektua herritarrei aurkezteko eta energia berriztagarrien komunitateek egunerokoan eragiteko duten gaitasuna aldarrikatzeko aitzaki bat zela azaldu du.

Energiaren kudeaketa egokia

“Gaur egun energiaren inguruko erabakiak ez dakigu non hartzen diren eta guk argi dugu energiaren kudeaketa herritarren esku egon behar dela, merkatuko eta espekulaziotik kanpo”, aipatu du teknikariak. Eta gaineratu du: “Eredu energetikoa errotik aldatu behar da; eta burujabetza irizpidea aintzat hartuta pentsatuz gero, komunitateek izan behar dute ezinbesteko agente etorkizunean”. “Guretzat komunitate hitza energia hitza bezain garran-tzitsua da”, laburbildu du.

Plaka fotoboltaikoak Zubipen

Zubipeko plaka fotovoltaikoak dagoeneko martxan dira eta bertatik lortzen den energia 87 onuradunek jasotzen dute. Banaketa irizpide sozialak jarraituta egiten da eta herriko etxebizitza sozialetako familiak eta Amher elkarteko zenbait kide hasi dira sortutako energia erabiltzen. Izan ere, Enherkom kooperatibaren eta hura kide den Hernani Burujaberen helburuetako bat pobrezia energetikoari aurre egitea da.

Ikuspegi sozialeko proiektua

Hurrengo proiektuek ere ikuspegi soziala bermatuko dute eta hori horrela izanda, Hernaniko Udalak udal eraikinetako teilatuak kooperatibari lagatuko dizkio plaka fotovoltaikoen instalazioak egiteko.

Arruabarrenak aditzera eman duenez, ekimen aurreratuenak herriko bi enpresa pribatuetako proiektuak dira. “Ekoizten den energiaren zati bat enpresarentzat izango da, baina zati handiena hernaniarren artean banatzeko izango da”, azpimarratu du teknikariak.

Energiaren burujabetasunak herritarren artean izan duen harreragatik galdetuta, Arruabarrenak “oso ona” izan dela esan du: “Gaur egun Enherkomek 250 bazkidetik gora ditu eta auzoetan egin ditugun aurkezpenetan jende asko hurbildu da”.

Enherkometik azaltzen dutenez, energia burujabetzaren bidez, helburua da sektorearen ahalik eta eremu gehien eredu publiko, komunitario eta kooperatiboaren bidez antolatzea. “Azken finean, herritarren bizi kalitaterako oinarrizkoa den energia jasotzeko eskubidea bermatu, pobrezia energetikoari aurre egin eta trantsizio energetiko eta ekologiko justu bat bideratzea da xedea”, jasotzen da Hernani Burujaberen webgunean.

Bide horretan, Hernani Burujaberen aterkipean, Enherkom energia berriztagarrien komunitatea martxan jarri zuten herritarrek 2021ean Hernanin. Hiru funtzio nagusi betetzen ditu: batetik, energia berriztagarrien instalazio partekatuak sortu eta sare bat osatzeko lanean ari da; bestetik, energiaren aholkularitzarako bulego bat martxan du, eraginkortasun energetikoa hobetu eta energia kontsumoa murrizteko xedearekin; azkenik, pobrezia energetikoari aurre egiteko helburua du, sektorerik zaurgarrienak identifikatuz eta lagunduz.

Pertsona bakoitzak, boto bat

Kapital enpresa handien ereduarekin alderatuta, pertsona bakoitzak boto bat izatearen printzipioak arautzen du eredu kooperatibo bat martxan du Enherkomek eta horrek aukera ematen du kooperatibako kideek kontsumitzen duten energiaren kontrola beren esku egotea.

Horiek horrela, onura ekonomiko guztia energia komunitateko kideen energia kostuak murriztera eta ingurumenaren errespetuan oinarritutako garapen sozialera bideratuta dago.

2024ko plana

Duela aste batzuk urteko Batzar Orokorra egin zuen Enherkomek Sandiusterrin. Bertan, 2023 urteko jardueren errepasoa egiteaz gain eta herri proiektu hauek egingarriak direla ikusi ondoren, 2024 urterako KudeaketaPlana onartu zuten.

Hiru lan lerro

2024ari begira, hiru lan lerro nagusi azaldu zituzten; batetik, kooperatibaren egitura formala egonkortu eta baliabide propioak erabaki organoekin eta lantaldeekin lotuko dituen egitura informala gauzatzeko helburua azaldu zuten; bestalde, autokontsumo kolektiboko ekoizpen proiektuek duten garrantzia azpimarratu zuten, eta martxan dauden eta aurreikusten diren proiektuekin egin beharreko urratsak adostu zituzten; azkenik, aurten emango diren aholkularitza zerbitzuen inguruan ere azalpenak eman zituzten.