GI-2134 errepidea berritzeko lanak hasi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak maiatza hasieran, Arraguatik Elizaldera arteko tartea eraberritzeko. Martxa onean doa proiektua. Elizaldeko zatia atontzen hasi dira aste honetan eta egun hauetan trafiko aldaketak egongo dira.

Landetxo

Aipagarriena ostegun gauera bitarte Landetxeko bidegurutzea itxita egongo dela da, zoladura azpiko kapak konpontzeko. Gurutzetik Arraguarako bidea zabalik dago, baina errail bakarra dago irekita eta semaforoekin bideratzen da autoen martxa. Iparralde Hiribidea irekita dagoen arren, ezin da bertatik Rafael Pikabea hiribidera pasa. Hau da, Landetxeko bidegurutzean ezin da Ugaldetxora jaisteko bidea hartu.

Landetxeko aparkalekuko sarrera ere baldintzatzen dute lan hauek, eta Rafael Pikabea Hiribidetik da sarrera-irteera bakarra.

Autobusak

Landetxeko bideguru-tzea ixteak eragina izango du autobuseetan. Xorrolaren ohiko jarduna ez da asko aldatu: Yon Oñatibiatik ezin denez Arragua aldera joan, Xorrolaren plazako geltokia tokiz aldatu dute eta Done Eztebe plazan egiten du geldialdia. Hortik, Donibane kaletik joaten da Iparralde Hiribidera. Ordutegian ez da moldaketarik izango.

Aldaketak

Lurraldebusen aldaketak nabarmenagoak dira. Asteazken arte, hau barne, E02 eta E04 autobusak Arraguatik Elizaldera joango dira zuzenean. Mendin eta Yon Oñatibia etorbideko 13. zenbakian ere geldituko da Lurraldebusa.