Asteartetik igandera arte ospatuko dira Zabaleta auzoko jaiak, Lasarte-Oriako festa goiztiarrenak. Zabaleta Auzolan elkarteak adin tarte guztietarako egitaraua prestatu du.

Haurrak, festako protagonista nagusiak

Lehenengo egunetan haurrak izango dira protagonista. Honenbestez, asteartean 18.00etan, haurren txupinazoa izango da eta ondoren Talentu Bila jolasa eta kamisetak serigrafiatzeko tailerra hasiko dira. 20.00etan, festetako dantzak, goxorraketak eta buruhandiak izango dira.

Egitaraua

Astearteko egitaraua oso antzekoa izango da. Aldaketa bakarra 18.00etan Kukuka eskolakoek eskainiko duten antzerki emanaldia izango da.

Ostegunean, 18.00etatik 20.00etara, apar festa egongo da haurren-tzat. 19.00etatik 20.30era, pintxo potea izango da txoznan. 19.00etan, The Noisemakers rock taldearen kontzertua hasiko da eta egunari amaiera emateko, aurreko egunetan bezala, festetako dantzak, goxorraketak eta buruhandiak izango dira.

Ongietorria

Ostiralean, ohiturari jarraituz, Teresa Sorgiñari ongietorria emango diote 19.00etan eta jaiak eztanda egingo du. Asteburuan ekitaldiak ugaritu egingo dira: ostiralean Sorgin dantza, afari herrikoia eta musika festa Andoni Ollokiegi eta Auskal taldearekin izango dira; larunbatean, herri afaria eta bertsolarien emanaldia egongo dira; eta amaitzeko, igandean herri kirolak, proba mistoa, herri bazkaria eta erromeria izango dira, besteak beste.

Aurtengo jaiak antolatzeko, Zabaleta Auzolan elkarteak Lasarte-Oriako Udaletik 3.588 euroko dirulagun-tza jaso du.