Síguenos en redes sociales:

Urolak mailari eusteko partida garrantzitsua du Amaikak Baten aurka

Norguehiagoka larunbatean jokatuko da eta zuzendaritzak autobusa jarri du Debara joateko

Urolak mailari eusteko partida garrantzitsua du Amaikak Baten aurka

Urolako gizonezkoen lehen taldeak Gipuzkoa mailako futbolaren elitean, Ohorezko Erregional Mailan jarraitzea du helburu nagusia. Horretarako Deban jokatuko dute, 18.00etan, Amaikak Bat taldearen aurka. Denboraldiko azken partida izango da eta zaleen babesa eta bultzada ezinbestekoak izango dira.

Autobusak Debara joateko

Horregatik, autobus zerbitzua jarriko du zuzendaritzak: 16.45ean aterako da, Elizkaletik. Izena emateko epea zabalik egongo da osegun honetan iluntzera arte, Argixaon. 5 euroko fidantza ordaindu beharko da, dirua larunbatean bertan itzuli egingo bada ere. Bizum bidez ere egin daiteke ordainketa, 650 654 808 zenbakian (autobusa eta izen-abizenak jarrita).

Mailari heustea, helburu nagusia

Ohorezko Erregional Mailan 18talde daude eta hiru gutxienez jaitsi egingo dira (Hirugarren Mailatik jaisten diren Gipuzkoako taldeen arabera eta Ohorezko Erregional Mailatik Hirugarren Mailara igotzen diren taldeen arabera, gehiago edo gutxiago jaitsi daitezke). Urolak hiru talde ditu azpitik. Sailkapenean hurrengoa AmaikakBat da, hain zuzen ere. Urolak baino bi puntu gutxiago ditu. Hori dela eta, Urolak ezinbestekoa du ezgaltzea. Eta irabaztea komeni zaio, noski, gainontzeko arerioek egiten dutenaren arabera, ahalik eta talde gehien azpian uzteko.

Igor Caballero entrenatzaileak Debara joateko eskatu die zaleei. “Larunbatean jokatu genuenpartidan Argixaoko harmaila bete egin zen eta oso polita izan zen harmaila horrela ikustea. Zaleak larunbatean Debara joatera animatunahi ditut”.