Agifesek ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zikloko saio bat eskainiko du
‘Inocencia interrumpida’ pelikula emango dute hilaren 15ean, 18.00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan
Agifeselkarteak Zinema eta Buru Osasuna zineforum saioa eskainiko du maiatzaren 15ean, 18.00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 'Inocencia interrumpida' pelikula emango dute. Susanna Kaysen idazle estatubatuarraren memorietan oinarritutako drama da, mugako nortasunaren nahasmendua diagnostikatu ondoren bizitako esperientzien ingurukoa. Pelikulak 1960ko hamarkadan ospitale psikiatriko bateko paziente gisa izandako bizipenak kontatzen ditu. Angelina Joliek emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen 2000. urtean film honi esker.
Sarrera doainik
Sarrera doan izango da. Ikusleek solasaldiaz gozatu ahal izango dute emanaldiaren ondoren, filmaren mezuan sakontzeko.
Agifesen zikloak formatu ibiltaria hartu zuen iaz, jende gehiagorengana iritsi ahal izateko. Iazko saioak Tolosan, Beasainen, Donostian, Azpeitianeta Elgoibarrenizan ziren. Aurten, orain arte, Andoainen eta Arrasaten egin dira.
El ciclo de Cine y Salud Mental de Agifes llega el martes 13 a Beasain
Egitasmoaren helburua buru osasuneko arazoen ezagutza zabaltzea da. Baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere.
Bestalde, Agifesek Gipuzkoan hedapena duten komunikabideen lana sarituko du. Aurreko edizioetan bezala, egitasmo horren xedea buru osasunaren inguruko kazetaritza lanak sustatzea eta saritzea da. Buruko osasun arazoak dituzten pertsonei buruzko informazio arduratsua ematen duten profesionalen lana nabarmenduko dute. – A.Z.