Ama izan berri diren emakume batzuk ama talde bat sortu dute Tolosaldean. Antolatzaileek azaldu dutenez, “elkar ezagutza eta babes sare bat da”, haurraren zaintza baino, amarena erdigunean jartzeko. “Osakidetzako laguntza taldeetan elkar ezagutu genuen gutako batzuk, baina denbora bat pasa ondoren, ama berriei lekua egiteko joateari utzi genion. Hala ere, elkartzen jarraitzeko beharra genuela ikusita, Andragoran biltzeko ideia sortu zitzaigun.

Osakidetza

Deialdi irekia egin eta jende gehiago batu da taldera”, azaldu dute. 25 ama inguruko taldea elkartzen da astero, eta, bertako kideen hitzetan, anitza da taldea. “Ikuspegi, bizipen eta pentsaera ezberdinekoak gara guztiak, baina denok partekatzen dugu ama izaera, eta baditugu behar amankomun batzuk. Horiek erdigunean jartzen saia-tzen gara”, baieztatu dute. Asteartetan egiten dituzte saioak, Osakidetzako saioetara ere joaten diren amek bietara joateko aukera izan dezaten.

Tolosaldeko Emakumeen Etxea N.G.

Ama taldearen saioak irekiak dira, eta ama izan berri diren eskualdeko emakumeei zuzenduta dago. Ez da izen ematerik, ez besterik behar. Hau da, asteartetan 10.30-12.30 bitartean Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearen atzeko espaziora azaltzearekin nahikoa da.