Jendea erakartzeko eta mineralen eta fosilen inguruko jakinmina pizteko helburuarekin, Museoen Egunaren harira, Urretxuko Urrelur museoak urtero hainbat ekintza antolatzen ditu. Aurtengoan, ikastetxeentzako doako bisitak, haurrentzako zientzia tailerrak, Atapuercara mineralogia eta paleontologia txangoa eta ate irekien eguna antolatu ditu.

Bisita gidatua

Doako bisita gidatuak aldez aurreko zitarekin egingo dira. Haurrentzako zientzia tailerrei dagokienez, maia-tzaren 16an izango dira, 17.00etatik 19.00etara. 6-12 urteko haurrek parte hartu ahal izango dute, doan. Harri bitxiak sortuko dituzte kolarekin, gatzarekin eta koloreztatzaileekin; sumendi artifiziala egingo dute eta erupzioa sortuko dute; eta paperezko mamuak marraztuko dituzte te poltsatxoetan eta gero sua emanda hegan jarriko dituzte. Hilaren 16a baino lehen eman behar da izena, 943 038 088 zenbakira deituta.

Atapuerca. Santi Otero

Txangoak

Mineralogia eta paleontologia txangoari dagokionez, hilaren 18an Atapuerca eta bere inguruak bisitatuko dituzte. Maiatzaren 15a da izena emateko azken eguna.

Autobusa 8.00etan abiatuko da eta 20.30ean itzuli. Helduek 45 euro ordaindu behar dute eta 7 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek 32 euro (heldu batek lagunduta joan beharko dira). Prezioaren barne, autobusa, bisita gidatua, bazkaria eta aholkularitza teknikoa.

Bukatzeko, maiatzaren 18an ate irekien eguna egingo dute Urretxuko Urrelur museoan. 10.00etatik 13.00etara bertaratzen direnei mineralez osaturiko lepokoa oparituko diete.