Zumarragako Udalak ez du Antioko interpretazio zentroko taberna esleitu
Enpresa bakar bat aurkeztu da eta ez ditu pleguetan jasotzen ziren baldintzak bete
Astearte arratsaldeko Zumarragako osoko bilkuran interpretazio zentroko tabernari buruz hitz egin zuten. Udalak lehiaketa antolatu du taberna berriro esleitzeko, baina proposamen bakarra aurkeztu da eta ez ditu pleguetan jasotako baldin-tzak betetzen. Hori dela eta, Zumarragako Udalak pleguetan aldaketak egingo ditu eta deialdi berri bat egingo du.
Zerbitzua
Antioko interpretazio zentroko taberna 2013ko irailean ireki zen. Bidebide enpresari esleitu zitzaion eta ordutik beraiek arduratu dira zerbitzua emateaz. “Oinarri sendoak jarri dituzte. Bidebideren eta langile guztien prestutasuna eskertu nahi dut. Antio eta ingurumena zaindu dituzte. Orain, Bidebidekoek erretiroa hartu behar dute”, azaldu zuen Mikel Serrano alkateak.
Duela hamar urte ere, Antioko interpretazio zentroko taberna zerbitzua ez zela lehen deialdian esleitu gogoratu zuen. “Orduan ere pleguetan aldaketak egin behar izan genituen. Azkenean, bost proposamen jaso genituen”, azaldu zuen.
Horretaz gain, zerbitzuak etenik izan ez dadin lan egiten ari direla esan zuen. “Bidebidekoek utzi eta berriek hartu bitartean lan egingo duen norbaiten bila ari gara”.
Temas
Más en Bertan
-
Lasarte-Oriak frankismoaren biktimak omenduko ditu
-
El Ayuntamiento de Orio muestra su "tristeza y preocupación" ante la denuncia de las remeras
-
EH Bildu, PP y Elkarrekin Podemos reclaman la continuidad de la estacion de Altzola en las Juntas Generales
-
El Ayuntamiento de Irun prevé ampliar la plantilla de la Policía Local con 15 nuevos agentes hasta 2027