Algaraka lehiaketak 15 partaide izango ditu
Algaraka bakarrizketa lehiaketa hastear da eta dagoeneko ezagutzen ditugu parte hartuko duten lehiakideak. Hamabost lagunek eman dute izena umorea eta barrea oholtza gainera eramango duen lehiaketan, Euskal Herrian ospatuko den adierazpen artistiko honetako lehena. Hiru zuzeneko kanporaketa egingo dira Bergarako Seminarixoko taula gainean (maiatzaren 10ean, eta baita finala, 31n); Urretxuko Labeaga aretoan (17an), eta Zumaiako Aita Mari antzokian (24an).
Guztira hamabost bakarrizketarik parte hartuko dute. Epaimahai lanetan Idoia Torregarai kazetari eta umorista, Josu Zubia kulturgile eta Potx pailazoa, eta Aner Peritz bertsolari eta sortzailea egongo dira. Hauek hamaika izen aukeratuko dituzte; hamabigarrena, aldiz, publikoaren esku utziko da, eta horrek algaraka.eus/bozketa helbidean eman beharko du bozka hilaren 26a baino lehen.
Ion Martinezek, Ander Malbadik, Lide Arregik, Amaia Ruiz de Galarretak, Gaizka Sarasuak, Maider Mimik, Manex Astigarragak, Joxe Aldasorok, Xabin Fernandezek, Josu Arrizabalagak, Joana Arakistainek, Kaitin Allendek, Mikel Iriartek, Erik Urbietak eta Asier Galarzak euren talentua erakutsiko dute taula gainean.
Algaraka bakarrizketa lehiaketa Bergarako Jardun Euskara Elkarteak eta Goiena Komunikazio taldeak antolatu dute elkarlanean. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergarako Udalak babestu dute ekimen hau, Zumarragako, Urretxuko eta Zumaiako udalen laguntzarekin.
EITB ere batu da, eta lehiaketa guztiaren koprodukzioaz arduratuko da Debagoieneko telebistarekin batera. Hala, saio guztiak Primeran euskal streaming plataforman egongo dira ikusgai. Bestalde, algaraka.euswebgunean izena eman duten guztien bideoak ikusgai daude.
Temas
Más en Bertan
-
Eibar, de las ruinas de la Guerra Civil a los ‘gloriosos’ años 60 cuando era conocida como la cuarta capital de Euskadi
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras