EAJ alderdiak Aiako Batzokia inauguratu zuen larunbat eguerdian Gozategi enparantzako 11. zenbakian. Jende andana bildu zen bertan: Jon Ander Azpiroz, Aiako alkatea, herriko eta Urola Kostako hainbat zinegotzi eta alderdikide. Hitza, Joseba Egibarrek, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, hartu zuen.

Askatasuna, justizia soziala, berdintasuna eta elkartasuna

EAJ alderdiak 1977tik izan duen ibilbidea “lau printzipiotan oinarritu da: askatasuna, justizia soziala, berdintasuna eta elkartasuna. Lau hamarkada baino gehiagotan, EAJk ikuspegi estrategikoarekin gidatu izan du herri hau. Argi genuen nora gindoazen, zein helburu genituen, zein baliabiderekin eta nola egin behar zen bidea. Beti giltzarri bera izanda: herriari pultsua hartuz eta bere borondatea errespetatuz”, adierazi zuen Egibarrek. Izan ere, “ezin duzu herri baten etorkizuna baldintzatu bere borondatearen aurkako estrategiak aplikatuz, eta hori da, hain zuzen, ezker abertzaleak urte guzti hauetan egin izan duena”, gaineratu zuen.

Gizarte bidezkoagoa

Proiektuari dagokionez, EAJren programaren zehaztasuna nabarmendu zuen, gizarte bidezkoago bat lortzera eta jendearen bizi-baldin- tzak hobetzera bideratutako ekimen errealista eta eraginkorrak ditu eta, aldi berean, lurralde-ereduaren eztabaidari heltzen dio. “EAJrengan konfiantza izateko” eskatu zuen, “ez dizuegu huts egingo”.