Tolosak Trialsin Txapelketa ospatuko du
10.00etan lehiarekin hasi eta 14.00etan amaituko da, antolatzaileek adierazi duten bezala
Tolosa – Aurten, berriz ere, Gipuzkoako Trialsin TxapelketaTolosara bueltan izango da. Izan ere, gaur, 10.00etan hasi eta 14.00ak bitartean, kategoria ezberdinetako lehiak izango dira Tolosan. Tolosako Bideak Bike Eskolak antolatzen du txapelketa, eta bertako arduraduna den Irene Caminosek azaldu duenez, “aspaldi ez genuela txapelketa bat antolatzen. Lehen urtero Gipuzkoako Trialsin Txapelketa antolatzen genuen, baina covid-19a iritsi zen eta gero Usabal atzeko obrak hasi ziren. 2020an egin zen azken Gipuzkoako Txapelketa, eta gogoz gaude berriro ere bueltatzeko”.
Antolatzaileek azaldu dutenez,Gipuzkoako Trialsin Txapelketako lehenengo txikien kategoriakoak hasiko dira, eta gero kadeteak, juniorrak eta elite mailakoak lehiatuko dira. Txikien kategorian bost urtetik hasi eta infantil arte izaten dira. Neska gutxiago izan ohi dira parte hartzen, eta hauek kategoriaren batean podiuma osatzeko bezainbeste parte hartzaile badaude, neska eta mutilen kategoria sortzen dute antolatzaileek. Bestela, kategoria berean lehiatzen dira neskak zein mutilak. “Beti izan da zaila Gipuzkoako triansinean neska asko aritzea, pixkana bagoaz aurrera, baina zaila izaten da kategoria bat ateratzea. Gutxi gara eta zaila izaten da denak maila berean egotea, beraz, mutilen kontra ariko gara”, azaldu du Irene Caminos, Tolosan ostauko den Gipuzkoako Trialsin Txapelketako arduradunak
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años