Síguenos en redes sociales:

Arrasate-Udalatx lasterketan 400 korrikalarik parte hartuko dute

Udala auzora hurbiltzeko, igandean 8.00etatik 13.30era bitartean doako autobus zerbitzua eskainiko da

Arrasate-Udalatx lasterketan 400 korrikalarik parte hartuko duteAnabel Domínguez

Igande honetan Kirol ikuskizuna izango da protagonista Arrasate eta Udalatx mendiaren artean. Mondraitz klubeko kideek antolatzen duten Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren zortzigarren edizioak 400 korrikalari batuko ditu irteera puntuan (10.00etan Herriko Plazatik), horietatik 215 bailarakoak, eta hortik 126 arrasatearrak.

Udalatx

21 kilometrokoibilbidea izango du Arrasate-Udalatx edizio honetako lasterketak eta 1.250 metroko desnibel positiboa dituen ibilbidea aurreko urteetako osagai nagusiak mantenduko ditu, baina edizio honetan berrikuntzekin ere badator lasterketa. Alde batetik, ingurumena behar bezala zaintzeagatik Etiketa berdea ekimenari atxiki zaio. “Kirol helburu soiletatik harago, lasterketa jasangarriago eta errespetuzkoago bat sortzeko xede amankomuna daukagu”, azpimarratu zuten Mondarraitz klubeko kide eta lasterketako antolatzaileek asteartean egindako aurkezpenean.

Parte-hartzaileak

Parte-hartzaileen jatorriak ere probak lortu duen oihartzuna islatzen du: Bartzelona, Girona, Albacete edo Madrileko korrikalariek eman dute izena. Emakumezkoen presentzia, ordea, handituz doa eta aurten 43k parte hartuko dute.

Udalatx mendia

Bestalde, Udalari esker lehen aldiz doako autobus zerbitzuaeskainiko da Udala auzoan trafiko arazoak ekidi-teko. Beraz, Arrasate Pasealekuko autobus geltokitik (Arimazubi plaza alboan), bi autobus joan-etorrian jarraian arituko dira, 8.00etatik 13.30era bitartean. Goizean zehar, gainera, Udalaraigotzeko errepidea ibilgailuentzat itxita egongo da.

Lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera izango da streaming bidez (sarean ez ezik, Goiena.eus atarian eta Herriko Plazan jarriko duten pantaila erraldoian).