Muga tradizionalak gainditzen helburu du Jokin Guridiren proiektu artistiko berriak. Horixe da Jokin Guridi Urrutiak gaurtik aurrera Bergarako Aroztegi aretoan aurkeztuko duen erakusketa artistikoaren proposamena. “Murgiltze-esperientzia honetan, inguruaren funtsa bera birdefinitzen da. Bertan, proiekzio interaktiboen mundu xarmangarrian sakontzen da, ikus-entzuleak sorkuntza prozesuaren parte bihurtuz”, azaltzen du Jokin Guridi Urrutiak. EØME izenburu duen erakusketa ikustera hilaren 21 arte bertatrartu daitezke bergaratarrak.
Mapping-eko elementuak presente daude egitura kubikoan, baina proiektu artistikoa diseinu interaktiboaren islada ere bada. “Espazioan barrena mugatu ahala, sentsoreek beren presentzia hautematen dute, eta argiaren, soinuen eta proiekzioen konposizio bat sortzen dute, denbora errealean beren mugimendu eta elkarreraginei erantzuten dietenak”, zehazten du artista bergararrak.
Jokin Guridi Urrutiaren esanetan, “arte-proiektuaren benetako magia beste mundu ba-tzuetara erabat eramateko duten gaitasunean datza”. “Proiekzioen bidez, urruneko paisaietara eta erresuma fantastikoetara garraiatzen du bisitaria, espazioak berrimajinatuz, elkarrizketak sortuz eta sormena piztuz”, azpimarra-tzen du Guridik.
Aroztegi aretoan ikusgai dagoen EØME-k artearen, arkitekturaren eta teknologiaren arteko harremanean mugiltzera gonbidatzen du ikuslea. “Hemen, artea ez da objektu estatiko bat distantzia batetik miresteko, baizik eta parte har-tzera, elkarreraginera eta sorkun-tza-prozesuaren parte izatera gonbidatzen duen entitate bizia baizik”, dio artista Jokin Guridi Urrutiak. l