Síguenos en redes sociales:

Bittor Altube eta Aitor Ugarte Osinalde Argi Berri Sariko finalean izango dira

XXVI. Argi Berri Saria jokatu zen larunbatean, Ordizian. Altube eta Ugarte izan ziren saioko bertsolari onenak

Bittor Altube eta Aitor Ugarte Osinalde Argi Berri Sariko finalean izango diraGoierri Irrati Telebista

Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariketako azken kanporaketa jokatu zen larunbatean, XXVI. ArgiBerri Sariarekin batera. Abadiñoko Bittor Altube eta Aramaioko Aitor Ugarte izan ziren, epaileen iritziz, saioko bertsolaririk onenak. Entzuleen saria ere Bittor Altuberentzat izan zen. Patxi Arrospide Argi Berri Elkartearen presidentearen eskutik Anton Mendizabal eskultoreak egindako Txikia oroigarria jaso zuen

Toki guztietako bertsolariak

Sei bertsolarik parte hartu zuten OrdiziakoArgi Berri Elkartean egin zen saioan. Bertan, Altube eta Ugarterekin batera, Aroa Arrizubieta gasteiztarra, MaiderGarmendia zaldibiarra, Haizea Arana eskoriatzarra eta Irantzu Idoate hazparnetarra izan ziren bertsotan. Denek Lazkao Txikiren pasadizoak jaso-tzen dituen Irriz eta malkoz bi tomoak jaso zituzten presidentearen eskutik.

IgorEguren aritu zen aurkezle lanetan. Bertsolariek Iker eta Ekhi Irribarria trikitilarien laguntza izan zuten kopletan aritzeko. Epaile lana Maite Sukia, Martin Aramendi eta Mikel Urteagak egin zuten.

Aurtengo Argi Berri Sarian 45 lagun izan ziren bertsoak entzuten eta ondorengo bertso saioan hogei bertsozale inguru. Bertsoez ez ezik, afari eta giro apartaz ere gozatu zuten bertaratutakoek.

Final handia

Bittor Altube eta Aitor Ugarte datorren apirilaren 16an, Gabiriako Osinalde elkartean jokatuko den finalean izango dira kantuan, Aner Peritz, MaddiAiestaran, Aitor Tatiegi eta Eki Mateorenarekin batera; hau da, Osin Berde Sariko eta Aztiri Sariko bertsolaririk onenekin batera.