Urola Garaitik 118 lagun joango dira bihar Baionara Korrikaren amaiera festara, Korrika ba-tzordeek antolatutako autobusetan.

Korrika larunbat honetan pasako da Urola Garaitik. 5.45ean sartuko da, Udanatik. Korrika egin ondoren, ezkiotarrek elkarrekin gosalduko dute.

Ekintza ugari

Urretxu eta Zumarragan ere hainbat ekintza antolatu dituzte: 8.00etan elkarrekin gosalduko dute Areizaga-Kalebarren plazan, 9.00etan taldeko argazkia aterako dute, 11.00etan jolasak egongo dira Zelai Ariztin (eguraldi txarrarekin, trintxeran), 12.00etan erraldoiak eta buruhandiak irtengo dira (eguraldi ona egiten badu), 13.00etan Txorotxarangak joko du Areizaga-Kalebarrenen, 14.30ean herri bazkaria egingo dute, 17.00etan Joseto eta Alaiak taldeak joko du, 19.00etan Martxoan Bertsoako finala egingo dute gaztetxean eta ondoren erromeria egingo dute.