Síguenos en redes sociales:

Gazteen mugikorren erabilerari buruz hausnartzeko taldea sortu da Hondarribian

Guraso talde batek bultzatu du eta helburu nagusia erabilera hura ahal den neurrian murriztea da

Gazteen mugikorren erabilerari buruz hausnartzeko taldea sortu da HondarribianGotti Burua

Hondarribian herriko haur eta gazteek telefono mugikorren erabileran hausnarketa egiteko guraso talde batek Gotti Burua! taldea sortu du. Sorreratik zenbait sentsibilizazio ekintza egin dituzte, baina ofizialki aditzera emateko ekitaldia duela egun gutxi burutu zen, Udalarekin eta herriko komertzioekin batera argazki ofizial batekin.

Gurasoak

Taldea hainbat hondarribiar gurasok osatzen dute, bere seme-alaben mugikor eta teknologia berriek duten eraginaz konturatzeko. Herritarrek dituzten kezkak mahai gainean jarri eta guztien arteko hausnarketa bat egiteko asmotan talde bezala funtzionatu nahi dute. Irudi bat sortu berri dute, eta herriko ostalaritza eta merkataritza saltokitan banatu dituzte, herriko haur eta gazteek beraien telefonoak erabiltzeko aukera izan dezaten, modu honetan gazteek mugikorrak kalera ateratzeko beharra izan ez dezaten.

Hortaz gain, Gabonetan bideo bat grabatu zuten, hiritar guztiei begira, haur eta gazteen mugikorren erabilera ahal den neurrian murriztu eta atzeratu ahal izateko, guztiona baita ardura. Bestalde, ekimena sarean lan egitea datza, hiru ikastetxeetako gurasoen artean, guraso guztiek norabide berdinean joateko.